Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1283

AGINDUA, 2021eko otsailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Erandion (Bizkaian) dagoen «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen baita.

«Vitae Bilbao» ikastetxe pribatuaren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinetan eskatzen baitu baimena alda dakiola ikastetxeari, Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatutakoa (martxoaren 12ko BOE); ekainaren 23ko 651/2017 Errege Dekretua, zeinaren bidez Egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baitira (uztailaren 8ko BOE), apirilaren 7ko 482/2020 Errege Dekretuak aldatutakoa (maiatzaren 13ko BOE); eta maiatzaren 12ko 61/2020 Dekretua, Egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (uztailaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode-zenbakia: 48019729.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Vitae Bilbao».

Titularra: Forma´t en Formació Professional, S.L.

Helbidea: Goierri-Martiartu errepidea 13 (Vaixell M.ªAssumpta 3, 08912 Badalona).

Udalerria: Erandio.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– «Egokitzapen fisikoa», goi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

– Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak:

● Natur-inguruneko gidari lanak eta aisialdia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Gizarte- eta kirol-irakaskuntza eta animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimenduko diren irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak ireki eta ixteko baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak egitea ere.

Legitimazioa:

– tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak eskuratu, zuzendu eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala