
46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 3 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1282
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 17koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez desegiten baita Idazkariaren lanpostua batera ordaintzeko Haranako eta Lagran udalerriek eratutako elkartzea, eta, helburu horretarako, Añana, Lagran eta Harana udalerrien elkartzea eratzen da, eta emaitzako lanpostua sailkatzen.
Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariaren 2002ko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, Harana eta Lagran udalerrien elkartea eratu zen, gaikuntza nazionala duten funtzionarioentzako gordetako idazkariaren lanpostu bakarra bien artean mantentzeko (2002ko martxoaren 6ko EHAA, 46. zk.).
2020ko urriaren 29an izandako bileretan, Haranako eta Lagrango Udaletako osoko bilkurek onartu zuten hasiera eman zekiola Idazkaritzako lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz osatzen duten aipatutako elkartzea desegiteko prozedurari.
Beste alde batetik, Haranako, Lagrango eta Añanako Udalek, udalen osoko bilkurek 2020ko urriaren 29an (Harana eta Lagrango Udalak) eta 2020ko azaroaren 6an (Añanako Udala) hartutako erabakien bidez onartu zuten hiru toki erakundeak bilduko dituen elkartzea eratzeko prozedura hastea, hiruren artean ordaintzeko idazkariaren lanpostua. Elkartze horren estatutuak osoko bilkuretan onartu ziren: Haranako Udalak 2020ko azaroaren 7an, Lagrango Udalak 2020ko azaroaren 5ean, eta Añanako Udalak 2020ko azaroaren 6an.
Hori dela eta, aipatu behar da zenbait toki-erakunde elkartzea idazkariaren lanpostua denen artean ordaintzeko aplikatzen den printzipio orokorraren salbuespena dela; printzipio hori Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 92.bis artikuluan ezartzen da; hona zer dioen: toki-erakunde guztietan egon behar da idazkariaren egitekoak (fede publikoa eta arauzko lege-aholkularitza) esleituta dauzkan lanpostu bat. Nolanahi ere, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duenak, 9. artikuluan ezartzen du zerbitzu edo baliabide urriko toki-erakundeek elkartze batean bilduta ordaindu ahal izango dutela idazkariaren lanpostua.
Aipatu behar da martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren aipatutako 9. artikuluak ezartzen duela elkartze horiek nahibadakoak eta borondatezkoak direla (zerbitzu edo baliabide urriko toki-erakundeek elkartze batean bilduta ordaindu ahal izango dute idazkariaren lanpostua), eta Autonomia Erkidegoaren esku dagoen interes publikoaren kontrola, lehen aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2000ko uztailaren 24ko epaian ezartzen den bezala, ez dela mugatzen Estatuko gaikuntza duten funtzionarioentzako gordetako beste lanpostu bat sortu behar izatera, arau orokorra udalerri bakoitzean gutxienez horrelako lanpostu bat egotea baita, eta toki-erakundeak elkartzea salbuespena; aitzitik, aztertu behar da udalerrien baliabide ekonomikoak edo ematen dituzten zerbitzuak arau orokorraren aplikaziotik salbu geratzeko behar bezain urriak diren ala ez.
Horrenbestez, argi dago eratutako elkartzeak desegiteko izapideak eta elkartze berria eratzeko izapideak aldi berean egin daitezkeela, inork nahi ez duen trantsizio-aldia ez gertatzeko; gainera, hori Administrazio Publikoen jardunaren eraginkortasunaren printzipioaren kontrakoa izango litzateke.
Beraz, prozeduraren izapideak martxoaren 128/2018 Errege Dekretuak 9. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz egin dira, kontuan hartuz urtarrilaren 8ko 8/2021 Dekretuak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak, 11. artikuluan arautzen duena (hau da, zuzendaritza honek eskumena daukala prozedura honen instrukzioa egiteko eta ebazpena emateko), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 54. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen duena ere.
Prozeduraren instrukzioaren fasean Arabako Foru Aldundiak (234/2020 Foru Agindua, abenduaren 15ekoa, Lurralde Orekaren foru-diputatuarena) aldeko iritzia eman du egindako eskaerei buruz, bai oraingo Elkartea desegiteari bai Harana, Lagran eta Añana udalerrien artean osatutakoa eratzeari dagokienez.
Harana eta Lagran biltzen dituen elkartzeko idazkariari entzunaldiaren izapidea eman ondoren, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluaren arabera, berak ere ez du inolako alegaziorik egin.
Horregatik, Haranako, Lagrango eta Añanako Udalek aurkeztutako eskaerak onartzen dira.
Azkenik, kontuan edukita udalerri horietako biztanleriak eta udalek kudeatzen dituzten aurrekontuak, bidezkoa da elkarte berriaren Idazkaritza hirugarren mailakoak sailkatzea, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.
Azaldutakoa dela bide, eta bat etorriz martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. eta 9. artikuluekin, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluarekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Haranako eta Lagrango Udalek idazkari bakarraren lanpostua bien artean mantentzeko eratutako elkartzea desegitea.
2. artikulua.– Añanako, Lagrango eta Haranako Udalen elkartzea eratzea denen artean mantentzeko idazkari bakarraren lanpostua.
3. artikulua.– Añana, Lagran eta Harana udalerrien elkartzeko idazkaritza hirugarren mailakoa da.
4. artikulua.– Elkartearen hiriburutza Langran udalerrian egongo da.
5. artikulua.– Sailkatutako lanpostua betetzeko sistema lehiaketa izango da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.
RSS