Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1281

AGINDUA, 2021eko otsailaren 15ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Aztertuta geratu da Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztu den espedientea. Hona hemen

EGITATEZKO AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko irailaren 25ean, Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzarako Aholku Batzordeak, 2020ko abenduaren 11n, akta egin du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Hirugarrena.– Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren estatutuen 3. artikuluaren arabera, fundazioaren interes orokorreko helburuak honako hau da: zeharkako informazioaren sektore berriko profesionalak inspiratzea, gaitzea eta bultzatzea, kudeaketa profesionaletik egindako komunikazioaren funtsa berreskuratzeko; modu horretan, zorroztasunean, gardentasunean eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa indartuko da, eta, hartara, informazio-kanal dinamikoak eraikiko dira, gizartearen parte-hartze aktiboa ahalbidetzeko. Horretarako, gizartea hobetzeko eta bizitza politiko eta sozialaren balioak hobetzeko eremu garrantzitsuenei lotutako informazioa hedatu beharko da.

Fundazioak komunikazio iraunkorra sustatu nahi du, ahalik eta modu zeharkakoenean. Gure egungo gizartean, kazetaritza eta komunikabideak funtsezko tresna dira zabalkunderako, informatzeko, hezteko, sentsibilizatzeko, balioa eta ezagutza sortzeko, eta modu jarraituan eta dinamikoan emandako informazioaren bidez etorkizuneko erronkei aurre egiteko bitarteko eta tresnak garatu ahal izateko. Profesionalek eta komunikabideek, herritar guztiekin batera, ahalegin bateratuak egin behar dituzte gizarte bidezkoagoa, ekitatiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko; izan ere, «jasangarritasuna» agindu etiko eta moral orokorra da presiorik gabe eta prentsa-askatasunarekin gauzatzen denean.

Laugarrena.– Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Atxekolandeta kalea 17A, 1. ezkerra, Getxo (Bizkaia). Fundazioak, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu jarduerak.

Bosgarrena.– Fundazioaren hasierako dotazioa hogeita hamahiru mila (33.000) eurokoa da, eta honela osatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 12. artikuluaren bigarren atalean ezarritakoari jarraituz:

– BBVA banku-erakundearen hogeita hamahiru mila (33.000) euroko diru-sarreraren bidez. Egiaztatuta geratu da, aipatutako erakundeak 2020ko uztailaren 16an egindako ziurtagiriaren bitartez.

Seigarrena.– Estatutuen 8. artikuluaren arabera, Patronatua honela osatuko da: gutxienez hiru lagun, eta gehienez hogeita bi. Estatutuen 11. artikuluaren arabera, patrono-karguak iraupen mugagabea izango du.

Eraketaren eskritura publikoan jasota dagoenez, lehenengo Patronatua honako kide hauek osatuko dute:

Presidentea: Alejandro Echevarria Busquet jauna.

Patronatuko kide ez den idazkaria eta zuzendari kudeatzailea: Francisco Valmaña Malcorra jauna.

Presidenteordea: José María Bergareche Busquet jauna.

Kideak:

– Alfonso Sánchez Tabernero Sánchez jauna.

– Jordi Albareda Ureta jauna.

– María Begoña Echevarria Madariaga andrea.

– Paolo Vasile jauna.

– Álvaro de la Rica Aspiunza jauna.

– Alejandro Echevarria Estívariz jauna.

– Pedro Luis Uriarte Santamarina jauna.

– Antonio Garrigues Walker jauna.

– Ignacio Marco-Gardoqui Ibáñez jauna.

– Victor de Urrutia Vallejo jauna.

– Enrique Portocarrero Zorrilla-Lequerica jauna.

– Javier Ormazábal Echevarria jauna.

– Alberto García Erauzkin jauna.

– Consuelo Crespo Bofill andrea.

– Belén Frau Uriarte andrea.

– Javier Diez de Polanco jauna.

– Álvaro Videgain Muro jauna.

– Rafael Luco Múgica jauna.

Izendatutako pertsona guztiek onartu dituzte haien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan eskatutakoa, eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea Getxoko Fundación Alejandro Echevarria Busquet izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, egun honetan eta F-466 zenbakiarekin, bai eta Patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren egitate-aurrekarian aipatzen dira, eta guztiek espresuki onartu dituzte beren karguak, hain zuzen ere Juan Ramón Manzano Malaxechevarría Bilboko notario jaunaren aurrean 2020ko uztailaren 20an egiletsitako eskritura publikoan jasotako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 904).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honi, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala