Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1278

284/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari lanpostutik kentzeko, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 457/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko maiatzaren 5eko EHAA 82. zk.), Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Amaya de Allende Achalandabaso andrea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, 2021eko otsailaren 28ko lanaldia bukatzen denetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 24a.

Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala