Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2021eko martxoaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1265

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 809/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 809/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jpm Proyectos S. Coop. eta Ezequiel Campos Chalimoniuk.

Abokatua: Maria Lourdes Perez Patxo.

Prokuradorea: Eskarne Ruiz de Arbulo.Aizpuru eta Eskarne Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Alexandru Florian Dvornic eta Rehabilitaciones Usoa, S. Coop.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 130/2019 epaia eman zen, 2019-04-15ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Ruiz de Arbulu Aizpuru prokuradoreak, Jpm Proyectos, S. Coop. enpresaren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen hitzezko judizioko demanda, hauen aurka: Rehabilitaciones Usoa, S. Coop. Pequeña eta Alexandru Florian Dvornic. Ondorioz, Rehabilitaciones Usoa, S. Coop. Pequeña kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 5.948,30 ordaintzera, printzipal moduan, gehi egoki diren interes legalak eta prozesalak. Bestalde, Dvornic jauna absolbitzen dut haren aurka aurkeztu diren eskaeretatik.

Erreklamazioa baiesteak berekin dakar merkataritza-sozietate demandatuaren kostuak ordaintzea, haren aurkako erreklamazioari dagokionez.

Eta erreklamazioa ezetsi egin denez, auzi-jartzailea kondenatzen dut kostuak ordaintzera, administratzailearen aurka egindako erreklamazioa kontuan hartuta.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru kopuru hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:2196000000080918. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren fede ematen dut, Donostian, 2019ko apirilaren 15ean.

Rehabilitaciones Usoa S. Coop demandatuaren eta haren ordezkaria den Alexandru Florian Dvornicen gaur egungo egoitza ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, demandatzaile auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2020ko abenduaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala