Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1219

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez 2020ko dirulaguntzak ematen baitzaizkie musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei, musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduari jarraituz.

2020ko urriaren 13an, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Agindua, musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuetarako dirulaguntzen deialdia egiten duena 2020ko ekitaldirako, hain zuzen ere 2019-2020 ikasturtean izandako kostuak partez finantzatzen laguntzeko.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ebaluatu ditu aurkeztutako eskaerak, aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta, betiere, jarduketa guztietan errespetatuz oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ezarritako prozedura. Ebaluazio horren emaitza ikusita, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak –horretarako izendatu baitzen aipatutako artikuluarekin bat etorriz– ebazpen-proposamena egin eta helarazi zion Hezkuntzako sailburuordeari, hautaketa-prozesuan onartutako eskaerei dirulaguntzak eman eta ukatzeko.

Hezkuntzako sailburuordeak proposamena jaso ondoren, eta aginduaren 12. artikuluan xedatutakoari jarraituz, sailburuordeak berak ebatziko ditu eskaerak eta erakunde interesdunei jakinaraziko dizkie. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du gehienez, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei ematea musika-irakaskuntzak ematen dituzten ikastegi pribatuei zuzendutako dirulaguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera, 2019-2020 ikasturteko kostuak partez finantzatzeko, betiere bat etorriz Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduaren 12. artikuluarekin, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.

2. artikulua.– II. eranskinean ageri diren erakunde eskatzaileei dirulaguntza ukatzea, 2020ko irailaren 29ko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako parte-hartze betekizunekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren proposamenez.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako betekizunei dagokienez, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala