Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1218

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 22koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2020ko urriaren 13ko Aginduak arautzen dituen dirulaguntzak, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duena, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2020-2021 ikasturtean.

2020ko urriaren 26ean argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren Agindua, enpresako egonaldi-beketarako deialdia egiten duena, lantokiko prestakuntzako modulua irailetik martxora bitartean egiten duten lanbide-heziketako ikasleentzat, 2020-2021 ikasturtean.

Urriaren 13ko aipatutako Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, horretarako sortutako ebaluazio-batzordeak baloratu ditu aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Aipatutako batzordeak, 2020ko azaroaren 9ko aktetan jasotzen den bezala, dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko ebazpen-proposamena onartu eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi dio.

Proposamena Plangintza eta Antolaketako zuzendariari helarazi ondoren, eta Aginduaren 9. artikuluan xedatzen den bezala, zuzendariari berari dagokio deialdi hau ebaztea.

Azaldutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Enpresako egonaldietarako bekak ematea 2020-2021 ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera. Beka horiek I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. artikulua.– Enpresako egonaldi-beketarako erreserba-zerrenda onartzea, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gainerako eskatzaileentzat, baldintzak betetzen badituzte ere onuradun ez badira kreditu erabilgarria agortu izanagatik. Zerrenda hau erabiliko da hasieran bekaren esleipendun izan ziren pertsonen artean bajak gertatzen badira. Zerrenda hori II. eranskinean dago.

3. artikulua.– Enpresako egonaldi-bekak ukatzea, aipatutako aginduaren 4. artikuluaren arabera, 2020-2021 ikasturtean irailetik LP modulua egiten ari diren lanbide-heziketako ikasleei. Beken ukatze hori III. eranskinean zerrendatzen da.

4. artikulua.– Ebazpen hau https://ikasgune.hezkuntza.net/eu helbidean argitaratzeko agintzea, jakinarazpenetarako balio baitu.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzei dagokienez, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 13ko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 22a.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ORDEZKOEN BEHIN BETIKO EBAZPENA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATU DIREN BEKEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala