Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1216

AGINDUA, 2021eko otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluan hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari-kargutik kentzea:

– Nélida Zaitegi de Miguel andrea.

– Begoña Pedrosa Lobato andrea.

– Javier Laiseca Moneo jauna.

Bigarrena.– Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntzaren eremuan onarturiko ospea duten pertsonen ordezkari gisa:

– Nerea Begoña Lopategi andrea.

– Lourdes Villardon Gallego andrea.

Hirugarrena.– Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa zuten karguaren agintaldia bukatu baita:

– Amaia Jauregiberri Goenaga andrea.

– Igone Abio Zapirain andrea.

– Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna.

Laugarrena.– Ondoren aipatzen diren pertsonak Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa:

– Ane Urkiola Alustiza andrea.

– Begoña Cabria Rueda andrea.

– Eduardo Ubieta Muñuzuri jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala