Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ONDARROAKO UDALA
1212

IRAGARKIA, izendapen askeko sistemari jarraituz Ondarroako Udaleko ofizialondokoa izendatzeari buruzkoa.

Alkatearen 2020ko urtarrilaren 27ko 2020/72 Dekretu bidez onartu ziren Ondarroako Udalean Ofizialondoko lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia eta deialdiko oinarri-arauak.

Oinarri-arauak 2020ko otsailaren 6an argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (25.zk) eta dagokion laburpena, 2020ko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Alkatea, 2020ko ekainaren 8ko 2020/530 Dekretu bidez, prozedura honetan abstenitu egin zen eta bere eskumenak lehen Alkateordeari eskuordetu zizkion.

Alkateordeak honako erabaki hau hartu eta deialdia ebatzi du, 2020ko ekainaren 26an emandako 2020/587 zenbakidun Dekretuaren bidez:

Lehenengoa.– Aitzol Osa Ibaibarriaga jauna Ondarroako Udaleko Ofizialondoko izendatzea, izendapen askeko sistemaren bidez egindako prozedurari jarraituta. Lanpostuaren Kodea 3.10 da, eta lantokia Udaltzaingoa. Izendapenak 2020ko uztailaren 13tik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.– Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen laburpena.

Ondarroa, 2020ko uztailaren 14a.

Alkateordea,

ENERITZ BASURKO PAGOAGA.


Azterketa dokumentala