Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2021eko martxoaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1211

228/2021 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jesús María Larrañaga Garitano jauna hautatzen baita Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari Gerente lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendari Gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren urtarrilaren 20ko 78/2021 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 25eko EHAAn (17. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jesús María Larrañaga Garitano jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús María Larrañaga Garitano jauna Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2021eko otsailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala