
43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 4 orri.)
- EPUB (273 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1176
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 3koa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, hainbat herriren zerrenda argitara ematen da; izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du herri barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.
Hala ere, agindu horren laugarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten autonomia erkidegoek alkateen eskumen hori hartuko dute beren gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.
Ebazpen honen helburua da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda argitaratzea.
Hortaz, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, non Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu herri barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guzti edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.
RSS