Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2021eko martxoaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1175

11/2021 DEKRETUA, otsailaren 24koa, lehendakariarena, otsailaren 12ko 8/2021 Dekretuko hutsak zuzentzekoa, zeinaren bidez Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea osatzen duten pertsonak izendatu baitziren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira aipatutako dekretuan (2021eko otsailaren 19ko EHAA, 37. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/947 (2/2) orrialdean, honen ordez:

«Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza-arloaren ordezkaria.

Gregorio José Zurro Tobajas jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo-arloaren ordezkaria.»

Honako hau esan behar da:

«Jesús María García de Cos jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko merkataritza- eta turismo-arloaren ordezkaria.»

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala