
42. zk., 2021eko otsailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1137
196/2021 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzeko den, erretiroagatik.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 683/2018 Ebazpenaren bidez (EHAAren 139. zenbakian argitaratutakoa), 2018ko uztailaren 19an, Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuaren Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, erretiroagatik, 2021eko urtarrilaren 31ko lanaldia bukatu zenetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS