Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2021eko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1122

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zenbait itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2017ko laguntzak).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak itzulketa-prozedurei buruzko zenbait erabaki hartu ditu, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako Erabakian (EHAA, 2017-06-07) ezarritakoaren arabera. Ebazpenen arrazoia izan da kontratutako langileen egonkortasuna mantendu ez dela eta eskakizuna ez dela bete.

Ezinezkoa izan da itzulketa-prozedura hasteko erabakiak aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Itzulketa-prozedurari hasiera emateko erabaki hauek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta jakinarazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiena aurkeztu edo alegatzeko, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espedienteen gaineko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala