Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2021eko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1071

IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dirulaguntzak emateko zenbait ebazpen (Gizarte Segurantzako kuoten 2020ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen batzuk eman ditu, dirulaguntzak emateko langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko deialdiaren babespean, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Ezinezkoa izan da dirulaguntzak emateko ebazpenok aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek jakinarazten zaizkie interesdunei, eta jakitera ematen zaie amaiera ematen diotela administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diotela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatu ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitarahau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala