Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2021eko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1059

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 10ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzei buruzko martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan 2020ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren helburua nekazaritza-ustiategietan sasoiko zerbitzuak ematen dituzten pertsonentzako ostatuetarako laguntzen araubidea arautzea da.

Martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoak aurreikusten duenez, «Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, landa-garapenaren arloko zuzendaritza eskuduneko titularraren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako proiektuak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen».

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez, nekazaritzaren sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egin zen 2020ko ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluak dirulaguntzen onuradunak argitaratzeko betebeharra ezartzen du.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, 2020ko ekitaldian Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu ematera bideratutako higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko 2020ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da. Laguntza horiek martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan daude aurreikusita, eta ebazpen honen eranskinean daude jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 10a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala