Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO HIRUGARREN ATALA
1029

EDIKTUA, 208/2020 hitzezko judizioari buruzko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 208/2020 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Aitziber Izaguirre Bengoetxea.

Abokatua: Victor Martinez Lopez.

Prokuradorea: Gonzalo Arostegui Gomez.

Errekurritua: Estibaliz Alvarez Moreno.

Errekurtso horretan epaia eman da 2021-02-01ean, eta ohartarazten zaizu epaiaren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Estibaliz Alvarez Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (Pzl) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioaren esparruan datu pertsonalak babesteko irizpideak, honako hauetan ezarritakoak: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Bilbao, 2021eko otsailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala