Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1026

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, honako hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2020ko azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez ebazten baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko ekitaldiko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko azaroaren 30eko Ebazpenean, zeinaren bidez ebazten baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko ekitaldiko deialdia. Ebazpen hori 2020ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (262. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ebatziaren 3. ataleko «Konpentsatzeko laguntzak» taula, 2020/5609 (5/3) orrialdea, oker dago, eta honako honek ordeztu behar du:

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 9a.

Ingurumeneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala