39. zk., 2021eko otsailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1019
IRAGARKIA, Ibaiondoko adingabekoen heziketa zentroko Gizarte Gaietako arduradunaren lanpostu bat zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileei buruzkoa.
Zerbitzu Zuzendaritzaren 2021eko otsailaren 23ko ebazpenaren bidez, Justizia Sailburuordetzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Zumarragako Ibaiondo adingabekoen heziketa-zentroan (510261 - 3 kodea) Gizarte Gaietako arduradunaren lanpostua zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia egingo da.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute A taldeko kidego-arauketa-eskalak (EAP)
Eskabideak aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izango da, deialdi honen iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdia jakina.ejgv.jaso webgunean argitaratuko da.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitakoaren arabera egingo zaizkie hurrengo jakinarazpenak deialdi honetan parte hartzen dutenei. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura arautzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 16a.
Zerbitzuen zuzendaria,
MIREN KARMELE ARIAS MARTINEZ.