
38. zk., 2021eko otsailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 3 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
996
IRAGARKIA, espediente judizialak espurgatzeari buruzkoa.
Aner Uriarte Codón jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Espurgatzeko Batzordeko lehendakaria.
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Espurgatzeko Batzordeak, 2020ko azaroaren 3an egindako bilkuran, jatorriko organo judizialek bidalitako zerrendetan eta ofizioetan bukatutzat emanda agertzen diren ondoko espediente hauek espurgatzea erabaki du, kasuan kasuko artxiboetako arduradunek adierazi bezala; era berean, erreserba ezartzen da, eta ez dira suntsituko, Ondare Historikoko zuzendariak txostena eman arte, euren balio historiko-dokumentala dela-eta gorde behar diren espedienteei buruzkoa. Aipatutako txostena hurrengo Espurgatzeko Batzordearen bilkura egin aurretik aurkeztu behar da.
ARABA
Vitoria-Gasteiz
Efektuen Gordailuko dokumentazio eta espedienteak, zeintzuei legezko destinoa eman baitzaie, 2014ra arte, Vitoria-Gasteizko talde psikosozial judizialaren espedienteak, artxiboko 1.2 lotea; 1/2020 lotea.
Zigor-arloko 1, 2 eta antzinako 3 zk.ko epaitegiak (egungo Auzialdiko 6 zk.), 2006-12-31 baino lehenagoko artxibo-data dutenak, eta behin betiko artxibo-data 2015-12-31 baino lehenagokoa duen betearazpen-agindua dutenak; 2/2020 lotea.
Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak: Betearazpenak eragin ditzaketen prozedurak: Falta-judizioak, Presako falta-judizioak eta horien betearazpenak, baldin eta behin-behineko edo behin betiko artxibo-egoeraren data 2012-12-31 baino lehenagokoa bada; gainerako prozedurak, artxibo-egoeraren edo behin-behineko edo behin betiko largespenaren data 2006-12-31 baino lehenagokoa bada; 3/2020 lotea.
Lan-arloko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak, artxibo-egoeraren data 2005-12-31 baino lehenagokoa dutenak; 5/2020 lotea.
Lehen Auzialdiko 4, 8 zk.ko Epaitegiak, Artxiboan 2010ean sartu zirenak, behin betiko artxiboan ez dauden betearazpenak izan ezik; baita familia-prozedurak ere, espurgaezinak direlako; 6/2020 lotea.
BIZKAIA
Bilbao
4/20 zk.ko gobernu-espedientea lehen auzialdiko 2, 3, 4, 9, 10 zk.ko epaitegiak
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2005ean sartu ziren prozedurak, honako espurgatze-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia, 6/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia, 7/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia, 8/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegia, 11/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 10 zk.ko Epaitegia, 12/20 zk.ko lotea.
5/20 zk.ko gobernu-espedientea Adingabeen 1 eta 2 zk.ko epaitegiak
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2007., 2008. eta 2009. urteetan sartu ziren prozedurak, honako espurgatze-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia, 17/2020, 18/2020 eta 19/2020 loteak.
– Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia, 20/2020, 21/2020 eta 22/20 loteak.
6/20 zk.ko gobernu-espedientea Espetxe-zaintzako epaitegia
Bilboko Lurraldeko Artxiboan gordailututako eta 2007., 2008. eta 2009. urteetan hasitako espedienteak.
7/20 zk.ko gobernu-espedientea zigor arloko 1 eta 2 zk.ko epaitegiak
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2008. eta 2009. urteetan sartu ziren prozedura behin betiko artxibatutakoak, honako espurgatze-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegia, 19/18 zk.ko lotea.
– Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegia, 29/18 zk.ko lotea.
8/20 zk.ko gobernu-espedientea lan-arloko 3 zk.ko epaitegia
Bilboko Lurraldeko Artxiboan gordailututako eta 2004. eta 2005. urteetan hasitako espedienteak, hurrenez hurren 1/2020 eta 6/2020 loteetan zerrendatutakoak.
Efektu judizialen gordailua, espediente horiek behin betiko artxibatzea erabaki da, amaituta daudelako, eta suntsitu egin dira. 1992, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteei dagozkie.
Perituak, 2013. eta 2014. urteetako perituak izendatzeko espedienteak, bai eta 2014. urteko barneratzeko eskabideak eta 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2014. urteetako perituen zerrendak barneratzeko eskabideak ere.
GIPUZKOA
Irun
0001/2020 zk.ko espurgatze-espedientea
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako espedienteak: porrotak, ordainketa-etendurak, jaraunspen-ondasunak, jabari-espedienteak, deklarazioak, heriotzak eta adopzioak, artxiboan 2008-01-01a baino lehenagoko sarrera-data dutenak.
0002/2020 zk.ko espurgatze-espedientea
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako espedienteak: artxiboan 2000-01-01a baino lehenagoko sarrera-data duten prozedura laburtuak.
0003/2020 zk.ko espurgatze-espedientea
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko espedienteak: artxiboan 1999-12-31ra arteko sarrera-data duten sumarioak.
00011/2020 zk.ko espurgatze-espedientea
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko espedienteak: artxiboan 1999-12-31ra arteko sarrera data duten aurretiazko eginbideak.
0012/2020 zk.ko espurgatze-espedientea
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko espedienteak: artxiboan 1999-12-31 baino lehenagoko data duten aurretiazko eginbideak.
ZZZ 3/20 komunikazioa
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko espedienteak: artxiboan 2006-12-31 baino lehenagoko sarrera data duten zehaztugabeko eginbideak, gobernuarenak eta doako justiziak.
Hori publiko egiten da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. art. indarrez. Horren bidez, interesdunek bi hilabeteko epea izango dute beren garaian prozesura ekarri zituzten dokumentuak berreskuratzeko, eta ohartaraziko zaie epe hori igaro eta interesdunek ez badute itzulketarik sustatu, aurkeztutako dokumentuak berreskuratzeko eskubidea galduko dutela.
Hori guztia publiko egiten da, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 20. artikulua betez.
Bilbao, 2020ko azaroaren 3a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Espurgatzeko Batzordeko lehendakaria,
ANER URIARTE CODÓN.
RSS