
36. zk., 2021eko otsailaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
928
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio 48-SE-A-2020-08 zehapen-espedientean emandako 2021-01-05eko ebazpen-proposamena.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientea aztertzeko eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao).
Hautsitako araua: Metrologiaren 32/2014 Legearen 22. artikuluaren 1.f apartatua.
Eranskinean aipatutako inputatua jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2021eko urtarrilaren 26a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS