Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2021eko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
856

87/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Vicente Piñeiro Posse jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko atalburu, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

843/2020 Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko Atalburuaren lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2020ko urriaren 5eko EHAA 196. zk. eta 2020ko azaroaren 5eko BOE 292. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Vicente Piñeiro Posse jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko Atalburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vicente Piñeiro Posse jauna Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko Atalburu izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko otsailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2021eko urtarrilaren 25a.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala