
33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
847
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita General Alavesa de Galvanizado SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen integratua eskatzeko pieza metalikoak beroan galbanizatzeko jarduerarako, Iruña Okako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu zein funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, proiektu publikoak eta pribatuak, hots, lege horren I. eranskineko lan, instalazio edo beste jarduera oro egiteko, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.
Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.
Bestalde, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.
Pieza metalikoak beroan galbanizatzeko jardueraren kasuan, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jarri behar dira, aldi bakar eta komun batean.
Adierazitakoa dela-eta, IPPC AAI00418_SOL_2020_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duten instalazioen espedienteak ikusgai jarriko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 25a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.
RSS