Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2021eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
844

IRAGARKIA, 94/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapidetzea onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 94/2021.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Noiz jarri den: 2021-02-04.

Errekurtsogilea: Asociación de Hostelería de Bizkaia-Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea eta SEA Arabako Enpresak.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduketa: berrirekitze-arauei buruzko hastapena, Lehendakaritzaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren (zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratzen baitira, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko) eranskinaren 9.1 apartatukoa eta 2020-09-10eko 44/2020 Dekretuaren (zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratzen baitira, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko) hirugarren aldaketari buruzko Lehendakaritzaren 2021-01-22ko 4/2021 Dekretuaren hirugarren xedapenekoa (2021-01-23ko EHAAn argitaratua, 16. zk.).

Bilbao, 2021eko otsailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala