
31. zk., 2021eko otsailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
826
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ur-emakida baten obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisitarako zitazioa.
Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 164. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako izapidea betez, honako ezaugarri hauek aipatzen zaizkio aprobetxamenduaren titularrari:
Titularra: Antonio Pradera y Urquía.
Ibaia/Erreka: Iturruz iturria.
Udalerria (LH): Ermua (Bizkaia).
Erabilera: Herriaren hornidura eta nekazaritza erabilera.
Emaria: 10 l/s.
Emakida-eguna: 1929-06-28.
Ikuskapena egiteko:
Eguna: 2021-03-08.
Ordua: 10:00ak.
Lekua: Areitio Auto-konponketen parean (N-634, 48269 Mallabia, Bi).
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS