Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
778

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren erantzuna Astigarragako isurketekin zerikusia duen esku-hartze eskaerari.

Idazpuruan aipatutako erantzuna jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Zure eskura dago erantzuna, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER AGUIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala