Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
771

AGINDUA, 2021eko otsailaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, 2020ko ekainaren 10eko Aginduko hutsak zuzentzekoa, zeinaren bidez iragarri baitzen hasiera eman zitzaiola Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da.

Horrela, 2020ko ekainaren 10ean Osasuneko sailburuak agindu bat eman zuen, Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zitzaiola iragartzeko.

Botika hori instalatzea bidezkoa da Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak emandako biztanleriari buruzko datu ofizialen azterketaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluaren 2. puntuak ezartzen duenaren arabera. 2019ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, farmazia-eremuak zehaztu eta sailkatu ziren, eta horietako bakoitza osatzen duten udalerriak adierazi. Bada. Leioako farmazia-eskualdea agindu horren eranskineko B apartatuan 2.B1.UR.01 erreferentziarekin jasotakoa da.

Bada, akats bat antzeman da 2020ko ekainaren 10eko Aginduaren testu argitaratuan: Leioako farmazia-eskualdea (2.B1.UR.01) deskribatzen duen testuaren zatia ahantzi da, eranskineko B apartatuan jasotako idazketaren arabera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira 2020ko ekainaren 10eko Aginduan, zeinaren bidez iragartzen baita hasiera eman zaiola Leioako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari (2020ko ekainaren 29ko EHAA, 126. zk.). Hona hemen zuzenketa:

2020/2540 (2/1) orrialdean, argitaratutako «ebazpen-zatiaren» bigarren puntuan, honela dio:

«2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan finkatutako irizpideekin bat etorriz, Farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatu eta eskualde bakoitzean sartzen diren udalerriak adierazten dituen Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduari jarraituz, eta dagozkion biztanleria-datuak aztertu ondoren, deialdiko farmazia-bulegoa Leioako udalerrian jarri behar da, alde batera utzita Leioako 3. barrutiko 1, 2 eta 3. sekzioak, Getxoko farmazia-eskualdeko 2.4.06 osasun-eremukoak baitira (2.A.UR.03).»

Baina hau esan behar du:

«2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan finkatutako irizpideekin bat etorriz, Farmazia-eskualdeak zehaztu eta sailkatu eta eskualde bakoitzean sartzen diren udalerriak adierazten dituen Osasuneko sailburuaren 2019ko ekainaren 21eko Aginduari jarraituz, eta dagozkion biztanleria-datuak aztertu ondoren, deialdiko farmazia-bulegoa Leioako udalerrian jarri behar da, alde batera utzita Leioako 2. barrutiko 1, 2 eta 3. sekzioak eta 3. barrutiko 4., 5. eta 6. sekzioak, horiek Getxoko farmazia-eskualdeko 2.4.06 osasun-eremukoak baitira (2.A.UR.03)».

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 3a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala