Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
770

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez udal musika-ikastegiei 2020ko dirulaguntzak ematen baitzaizkie, udal musika-ikastegietarako dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduari jarraituz.

2020ko urriaren 13an, argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Agindua, udal musika-ikastegietarako dirulaguntzen deialdia egiten duena 2020ko ekitaldirako, hain zuzen ere 2019-2020 ikasturtean izandako kostuak partez finantzatzen laguntzeko.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak ebaluatu ditu aurkeztutako eskaerak, aginduaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta, betiere, jarduketa guztietan errespetatuz oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko ezarritako prozedura. Ebaluazio horren emaitza ikusita, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak –horretarako izendatu baitzen aipatutako artikuluarekin bat etorriz– ebazpen-proposamena egin eta helarazi zion Hezkuntzako sailburuordeari, hautaketa-prozesuan onartutako eskaerei dirulaguntzak eman eta ukatzeko.

Hezkuntzako sailburuordeak proposamena jaso ondoren, eta aginduaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraituz, sailburuordeak berak ebatziko ditu eskaerak eta erakunde interesdunei jakinaraziko dizkie. Horretarako, sei hilabeteko epea izango du gehienez, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei ematea udal musika-ikastegiei zuzendutako dirulaguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera, 2019-2020 ikasturteko kostuak partez finantzatzeko, betiere Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenez.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako betekizunei dagokienez, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko irailaren 29ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala