Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
762

AGINDUA, 2020ko azaroaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa» fundazioaren estatutuen aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko eginak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztu den espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko ekainaren 24an, eskabide bat sartu zen telematikoki Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, zeinetan eskatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko «Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa» fundazioaren estatutuen aldaketak.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketaren eskritura publikoa aurkeztu da, zeina 2020ko ekainaren 22an egiletsi baitzen Blanca Palacios Guillén Vitoria-Gasteizko notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 1.715).

Eskritura publiko horretan sartu zen Aitziber Atorrasagasti Calcedo andreak –fundazioaren Patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2020ko martxoaren 23an Vitoria-Gasteizen emandako ziurtagiria, 2020ko martxoaren 23an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean bertaratuek aho batez onartu baitzuten, besteak beste:

1.– Fundazioaren estatutuak aldatzea, estatutuok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

2.– Aldatzea fundazioaren estatuetako 5., 9., 12., 16., 17., 18., 19., 29. eta 30. artikuluak, honako hauei buruzkoak: egoitza soziala; Patronatuaren osaera; fundazioaren presidentea; fundazioaren zerbitzura dauden langileak; Patronatuaren eginkizunak; ahalmenak eta ahalordetzeak eskuordetzea; akordioak eratu eta hartzea; ekonomia eta kontabilitate arloko betebeharrak; diru-sarrerak eta administrazio-gastuak.

3.– Fundazioaren estatutuetan, 6., 9., 10., 19., 20., 21., 29., 30., 33., 35., 36. eta 37. artikulu berriak sartzea, honako hauek buruz: jardun eta funtzionamendu-printzipioak; Patronatua osatzen duen pertsonak izendatzea eta kargutik kentzea; Patronatua osatzen duten pertsonak kargutik kentzeko arrazoiak; Patronatuaren betebeharrak; Patronatua osatzen duten pertsonen erantzukizuna; Patronatuaren barne-eginkizunak; ekonomia-, enpresa- edo merkataritza- jarduerak garatzea; xedatze- edo kargatze-egintzak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritza eta zehapen araubidea, horien edukia gaur egungo legedira egokitu eta eguneratzeko.

4.– Fundazioaren estatutuetako 6., 10., 11., 15., 20. eta 32. artikuluak ezabatzea. Gai hauei buruzko artikuluak dira: lurralde-eremua; lanpostu hutsak betetzea; doakotasuna; diruzaina; kudeaketa-batzordea eta fusioa, horien edukia gainerako artikuluetan sartzea ahalbidetuz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu dute, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, fundazioek lege horretara egokitu beharko dituzte beren estatutuak, lege hori indarrean jarri eta bi urteko epean.

Hirugarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea «Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa» fundazioaren estatutuetan egin diren aldaketak, fundazioaren Patronatuak 2020ko martxoaren 23an erabakitakoak, agindu honen datarekin, betiere bat etorriz 2020ko ekainaren 22an Blanca Palacios Guillén Vitoria-Gasteizko notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.715).

1.– Fundazioaren estatutuak aldatzea, estatutuok Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.

2.– Aldatzea fundazioaren estatuetako 5., 9., 12., 16., 17., 18., 19., 29. eta 30. artikuluak, honako hauei buruzkoak: egoitza soziala; Patronatuaren osaera; fundazioaren presidentea; fundazioaren zerbitzura dauden langileak; Patronatuaren eginkizunak; ahalmenak eta ahalordetzeak eskuordetzea; akordioak eratu eta hartzea; ekonomia eta kontabilitate arloko betebeharrak; diru-sarrerak eta administrazio-gastuak.

3.– Fundazioaren estatutuetan, 6., 9., 10., 19., 20., 21., 29., 30., 33., 35., 36. eta 37. artikulu berriak sartzea, honako hauek buruz: jardun eta funtzionamendu-printzipioak; Patronatua osatzen duen pertsonak izendatzea eta kargutik kentzea; Patronatua osatzen duten pertsonak kargutik kentzeko arrazoiak; Patronatuaren betebeharrak; Patronatua osatzen duten pertsonen erantzukizuna; Patronatuaren barne-eginkizunak; ekonomia-, enpresa- edo merkataritza- jarduerak garatzea; xedatze- edo kargatze-egintzak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritza eta zehapen araubidea, horien edukia gaur egungo legedira egokitu eta eguneratzeko.

4.– Fundazioaren estatutuetako 6., 10., 11., 15., 20. eta 32. artikuluak ezabatzea. Gai hauei buruzko artikuluak dira: lurralde-eremua; lanpostu hutsak betetzea; doakotasuna; diruzaina; kudeaketa-batzordea eta fusioa, horien edukia gainerako artikuluetan sartzea ahalbidetuz.

Inskripzio hori egiten denetik aurrera, hau izango da fundazioaren helbidea: Vitoria-Gasteizen, Donostia kalea 1 zenbakia, Lakua.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala