Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
755

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Victor Valverde Santiago jaunak gainditu egin duela 2020ko ekainaren 26ko ebazpenak (2020ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Elektrikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Victor Valverde Santiago jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***6583**. Kodea: AGC8L1-D00142-21. Jakintza arloa: Ingeniaritza Elektrikoa. Saila: Ingeniaritza Elektrikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Makina Elektrikoen Analisia eta Funtzionamendua».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko urtarrilaren 29a.

Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (Errektorearen 2021eko urtarrilaren 26ko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala