30. zk., 2021eko otsailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
750
EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Natalia Burgos Alonso andreak gainditu egin duela 2020ko irailaren 30eko ebazpenak (2020ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Natalia Burgos Alonso andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7694**. Kodea: AGC8L1-D00301-6. Jakintza arloa: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa. Saila: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Epidemiologia eta Osasun Publikoa», «Bioestatistika» eta «Osasun Publikoa Fisioterapian».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2021eko urtarrilaren 28a.
Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (Errektorearen 2021eko urtarrilaren 26ko Ebazpena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.