Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2021eko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
735

IRAGARKIA, beste iragarki hau aldatzeko dena: «Iragarkia, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2020ko azaroaren 25eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela erabakitzen da, eta bidegabeko ordainketa bi Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra erabakitzen da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: «Iragarkia, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2020ko azaroaren 25eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela erabakitzen da, eta bidegabeko ordainketa bi Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra erabakitzen da.» Iragarki hori 2021eko otsailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (22. zk.) argitaratu zen, eta 2021eko otsailaren 3an Estatuko Aldizkari Ofizialean (29. zk.) (ID: N2100083496). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Honela dio:

«Interesdunek 15 eguneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, eman beharreko ebazpena eman baino lehen, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.»

Baina honela esan behar du:

«Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.»

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 5a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala