Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2021eko otsailaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
680

AGINDUA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Mubil Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea, eta kontuan hartu dira hauek:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko azaroaren 4an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Mubil Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko eskabidea. Fundazioaren Patronatuak 2019ko uztailaren 23an erabaki zituen aldaketa horiek. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak bere onespena eman zien 2019ko uztailaren 30ean, eta eskritura publikoa egiletsi zen Donostiako notario Enrique Miguel García-Jalón de la Lama jaunaren aurrean 2020ko urriaren 29an (protokolo-zenbakia: 1.370). Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Dokumentazio horretan, fundazioaren estatutuen aldaketak daude adierazita, eta publiko egiten da artikulu hauetan egindako aldaketa:

8. artikulua.– Patronatuaren osaera

11. artikulua.– Patronatuko kideak ordeztea

14. artikulua.– Fundazioaren Lehendakaritza

15. artikulua.– Lehendakariordetza

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren zerbitzu teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute. Horretarako, hauek hartu dituzte kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Aipatu diren eta aplikatzekoak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren aurrekarian aipatutako Donostiako (Gipuzkoa) «Mubil Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako artikuluen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2020ko urriaren 29an Donostiako notario Enrique Miguel García-Jalón de la Lama jaunaren aurrean egiletsi zen eskritura publikoan gauzatuta (protokolo-zenbakia: 1.370).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala