Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
671

IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 5ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko zenbait agiri-errekerimendu.

Jarraian aipatzen diren pertsonei agerraldiaren izapidea betetzeko errekerimendua berariaz jakinarazten saiatu arren, adierazitako egunean eta eskabideari dagokionez, ezin izan da egin, hainbat arrazoi direla medio.

Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie agertu beharko dutela 10 eguneko epean iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Araba Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren administrazio-unitatean (Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Epe hori igarota, adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

Halaber, ohartarazten zaie epe hori igaro eta agertu ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 5a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala