Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
667

IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 14koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura baten ebazpena jakinarazteko dena.

Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).

Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez ordaindu beharko da, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa Prozedura horretan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2021-03-14. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Bilketa-prozedura Kodea (BPK): 9050794.

Igortze-entitatea: 04833001-522.

Erreferentzia: 4820016900220.

Identifikazioa: 140321.

Zenbatekoa: 2.046,00 euro.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko urtarrilaren 14a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JOSU ZUBERO OLAETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala