Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
666

EDIKTUA, ukaitzaren/edukitzaren babes sumarioari buruzko 769/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 769/2020 hitzezko judizioa; ukaitzaren edo edukitzaren babes sumarioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-12-17an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean diren Beñat Burgui Arriolabengoa eta Vitoria-Gasteiz Zapatari kalea 36-3. eskuineko okupatzaile ezezagunak demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala