Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
663

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez deuseztatzen baita «Legaire» ENSa, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan 61. zenbakiarekin inskribatuta dagoena.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2020ko abenduaren 11n Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela 61. zenbakia duen «Legaire» ENSaren deuseztatzea. «Legaire» ENSaren egoitza soziala Araian (Araba) dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala