Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
662

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren deialdia. Agindu hartan, dirulaguntza batzuen oinarri arautzaileak ezarri eta horien deialdia egiten da, garapen jasangarriko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate, beste toki-entitate, tokiko erakunde autonomo, tokiko garapen-agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Agindu bidez, 2020ko ekitaldirako dirulaguntza batzuetarako deialdia egin zen, garapen jasangarriko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate, beste toki-entitate, tokiko erakunde autonomo, tokiko garapen-agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta. Aipatutako agindua 2020ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (150. zenbakia) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 22an amaitu zen, eta guztira 199 eskabide jaso ziren Ingurumen Sailburuordetzako egoitza elektronikoan.

Organo Ebaluatzaileak, berariaz horretarako eratuta eta 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 14. artikuluarekin bat etorrita, dirulaguntza jasotzeko eskabideak aztertu eta ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egin du. Ebazpen-proposamen horretan dago zehaztuta, esleipen-irizpideak betez eta aurrekontu-mugak gainditu gabe, aginduaren arabera zein proiektu diren dirulaguntza jasotzeko modukoak eta zenbateko dirulaguntza jaso dezaketen, bai eta zein proiektu ezetsi diren eta zergatik ere.

2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 3.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, aipatutako jarduera-ildoren baterako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada (ez delako eskabide nahikorik aurkeztu edo aurkeztutako eskabideek ez dituztelako baldintzak bete), beste jarduera-ildo baterako esleitutako zenbatekoari gehitu ahal izango zaio, betiere organo ebaluatzaileak horretarako egiten duen proposamenarekin bat etorrita.

Lurzoru Kutsatuen, Natura Ondarearen eta Ekonomia Zirkularraren lerroetan, ez da agortu hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura, eta, ondorioz, Organo Ebaluatzaileak erabaki du soberakin hori erabiltzea Klima Aldaketaren lerroaren aurrekontu-zuzkidura handitzeko.

Aurrekontu-zuzkidura doitu ostean, aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago diruz lagundu daitezkeen proiektu guztien zenbatekoa diruz laguntzeko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera (agindu horrek arautzen ditu dirulaguntzak), dokumentuak aurkezteko eskaera egin zaie 10. artikuluan zehaztuta dauden dokumentuak aurkeztu ez dituzten erakundeei, edo 2.2 artikuluko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ez dutenei, edo aginduan ezarritako beste edozein gorabeheraren baitan daudenei. Amaitu da dokumentazioan eginiko hutsak zuzentzeko epea, eta ez da eskatutako dokumentaziorik aurkeztu; hortaz, ulertzen da II. eranskinean agertzen diren erakundeek atzera egin dutela eskaeran.

Ingurumeneko sailburuak eskumena du behin betiko erabakitzeko nori eman dirulaguntza eta zenbateko dirulaguntza eman, 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Deialdia egiten duen Aginduaren 16. artikuluaren arabera, bertan araututako laguntzak, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerrokoak izan ezik, norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan.

Honako arau hauek aztertu dira: 2020ko uztailaren 21eko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta horien deialdia egiten baita, garapen jasangarriko ekintzak gauzatzen dituzten udal, mankomunitate, beste toki-entitate, tokiko erakunde autonomo, tokiko garapen-agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena; 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek guztiak azterturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntza ematea ebazpen honen I. eranskinean adierazitako erakundeei, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoetan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean argitaratzea ezetsitako dirulaguntza-eskabideen zerrenda.

Hirugarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, ebazpen honen III. eranskinean jasotako erakundeei dirulaguntzarik ez ematea, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honen bidez ematen diren dirulaguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.

Dirulaguntzaren ondorengo ordainketak egiteko, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 22. eta 23. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Onuradunek, era berean, bete egin beharko dituzte aginduaren 19. artikuluan adierazitako gainerako betebeharrak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, interesdunei jakitera ematearren –hala egin behar baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 17.1 artikuluaren arabera–, eta dirulaguntzak emateko prozedura orok izan behar duen publizitate-printzipioa betetzearren.

Seigarrena.– Baldintza-orriak banan-banan denei jakinaraz dakien agintzea, diruz lagundutako proiektuak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren 18. artikuluaren arabera gauza daitezen.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ATZERA EGINDAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala