Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
660

AGINDUA, 2020ko urriaren 9koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Puntueus Fundazioaren estatutuetako 4. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidearen espedientea, eta kontuan hartu ditugu honako hauek:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko ekainaren 18an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan telematikoki sartu zen Puntueus Fundazioak Juan Ramón Manzano Malaxetxebarria Bilboko notario jaunaren aurrean 2020ko ekainaren 15ean egiletsitako eskritura publikoa (protokolo-zenbakia: 616), fundazioaren egoitza soziala aldatzeko asmoz.

Bigarrena.– Eskritura horretan, fundazioaren egoitza sozialaren aldaketa adierazi eta publiko egiten da, eta, ondorioz, estatutuen 4. artikuluaren idazketa aldatzen da.

Fundazioaren helbide soziala ondorengoa izango da: Kalebarren plaza 3, 1. solairua, Elgoibar.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek espedientea aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketa bat dator aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak IKUSITA, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Puntueus Fundazioaren estatutuetako 4. artikuluaren aldaketa (egoitza sozialari buruzkoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Juan Ramón Manzano Malaxetxebarria Bilboko notario jaunaren aurrean 2020ko irailaren 16an egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 616).

Aldaketa horren ondorioz, Fundazioaren helbide soziala honako hau da: Kalebarren plaza 3, 1. solairua, Elgoibar.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala