Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
659

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdia.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, publikotasun-printzipioa bete behar da. Hori dela eta, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 70.5 artikuluan ezartzen denez (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.), publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, xedapen horren babespean emandako laguntzen pertsona eta entitateen zerrenda, zenbat diru emango zaien zehaztuta, bai eta laguntza aldatu zaien erakundeen zerrenda ere (168/2019 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2020ko deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri den bezala, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdia, eta 2020ko martxoaren 13ko EHAAn argitaratu zen (51. zk.), zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dituela (% 50) deialdi honen babespean diruz laguntzen diren enplegu lagunduko jarduketak, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala