Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
652

8/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Xabier Goicoechea Iraola jauna izendatzen den, izendapen askeko sistemaren bitartez, Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko unitateburu Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

1358/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Xabier Goicoechea Iraola jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko unitateburu Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat eginez, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenegoa.– Xabier Goicoechea Iraola jauna izendatzea Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko unitateburu Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 13a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala