Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
646

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko Hezkuntzako Ikuskaritzako Ikuskari Zentralaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentralaren lanpostua ezarri zuen, eta lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, Ikuskari Zentralak zuzenean Ikuskari Nagusiaren mendean egongo dira, eta hezkuntza arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, Ikuskari Nagusiak proposatuta, izendapen askearen prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan eta Hezkuntzako sailburuaren 2020ko azaroaren 27ko Aginduaren, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Hezkuntza Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko, laugarren oinarrian (2020ko abenduaren 15eko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriaz,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek ebazpen honen egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON..


Azterketa dokumentala