Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2021eko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
645

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 20koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bitartez onartu egiten baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2021. urterako tarifak, Bidasoa eskualdeko Hondarribiko Udalak aurkeztutakoak.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 20an egindako bileran, Erabaki hau hartu zuen, eta horri buruzko xedapenak ondoren transkribatzen dira, jende guztia jakinaren gainean egoteko.

ERABAKIA

Bidasoa eskualdeko Hondarribiko Udalak eskabidea aurkeztu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritzako Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2021. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka lortzea; izan ere, premiazkoa da prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2021. urterako Hondarribiko Udalak aurkeztu duen tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki hau hartu du:

Lehenengoa.– Bidasoa eskualdeko Hondarribiko Udalak auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztu dituen 2021. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

(Ikus .PDF)

* Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.

** Tarifa hau egunero aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara. Era berean aplikatuko da 07:00etatik 22:00etara, igandeetan eta erkidegoko eta tokiko araudian erabakitako jaiegunetan, bai eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n ere.

*** Barne hartzen ditu 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia.

Bigarrena.– Erabaki honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 20a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala