Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
639

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2020ko uztailaren 6ko Ebazpena, 20.0024.01.01.01.03 (01/2020/25) espediente-zenbakiari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako espedientea Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaitu da. Hain zuzen ere, ebazpen horren bidez, I12020000003032 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiestea eta enpresari 6.251 euroko zehapena ezartzea erabaki da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 8.1 artikuluan oso larritzat tipifikatutako arau-hauste bat egiteagatik.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diola Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrez gain, jakinarazten zaio ezen, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ez badu, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2021-03-15 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 0120002500200.

– Identifikazioa: 021220.

– Zenbatekoa: 6.251,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 15a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala