25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
637
IRAGARKIA, zeinaren bidez Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren Ebazpena jakinarazten baita, 2020ko urriaren 30ekoa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio PSA-008/2020-XIV prozedura zehatzaileari, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetu zena.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Interesdunak ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 14a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EGOITZ LABURU RODRiGUEZ.