Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
631

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 29koa, Osasuneko sailburuordearena, 2020ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeko lerroa.

Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 24ko Aginduaren bitartez (2020ko maiatzaren 4ko EHAA, 82. zk.), osasunari buruzko ikerketa eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2020ko deialdia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluak ezartzen duenez, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio, agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabaki ondoren Balorazio Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta, prozedura hori ebaztea.

«Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeko» lerrora aurkeztutako eskabideak ezagututa, eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta eta aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeko» ikerketa eta garapen-proiektuetarako (I+G), I. eranskinean adierazten diren eskabideak baiestea.

Bigarrena.– «Ikerketa sanitarioaren jarduera sustatzeko» I+G proektuetarako, II., III. eta IV. eranskinetan azaltzen diren eskabideak ezestea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 29a.

(Osasuneko Sailburuordetzako titularraren ordez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 2.1 artikuluan eta xedapen gehigarrian ezartzen denaren arabera).

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
aurrekontu-zuzkidura faltagatik ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ebaluazio zientifiko-teknikoan lortutako puntuazioagatik UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala