Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2021eko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
619

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 13koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, foru dekretu-arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 11/2020 Foru Dekretu-Araua, 2020ko abenduaren 1ekoa, COVID-19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, gaurko osoko bilkuran, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki dute baliozkotzea abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Araua, COVID-19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko abenduaren 2an argitaratua (231. zk.).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 13a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala