Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2021eko otsailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
604

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arruntari dagokionez.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko azaroaren 17ko Ebazpen bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2020ko azaroaren 25eko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden iragarritako notariotzak betetzeko:

Bilboko Notariotzarako, Jesús Sánchez Vigil de la Villa jauna (arrazoia: Javier Mota Pacheco jaunaren lekualdaketa).

Galdakaoko Notariotzarako, Tomás Sobrino Aguirre jauna (arrazoia: Emilio Germán Carballo Rodríguez jaunaren lekualdaketa).

Amurrioko Notariotzarako, Miguel Bañuls Ribas jauna (arrazoia: José María de la Peña Cadenato jaunaren lekualdaketa).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 19a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala