Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
572

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, azkentzeko administrazio-prozeduran egindako jarduketak artxibatzea erabakitzen da.

Uren aprobetxamendua azkentzeko administrazio-prozeduran egindako jarduketak artxibatzea erabaki da.

Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen horrek.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala