Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
563

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemari (SIGPAC) jarritako alegazioa ebazten duen ebazpena jakinarazteko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistemari aurkeztutako alegazioa ebazten duen ebazpena jakinarazteko iragarkian (2021eko urtarrilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 15. zk., eta 2021eko urtarrilaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 22. zenbakiko ediktu-taula bakarrean argitaratua). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Iragarkiaren eranskinean osatu gabe dagoen zerrenda argitaratu denez, eranskin hori osorik argitaratzen da, falta izan den edukia barne.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala